Resurreccion M. Azkue
URLO
Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,
liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.
Liburu gehiago eskuratzeko:
http://armiarma.com/liburu-e
Iturria: Urlo, R.M. Azkue. Sociedad Bilbaina de Artes Gráficas, 1911-1912
http://klasikoak.armiarma.com/
Egileari buruzko informazioa:
http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00354.htm
URLO
R.M. AZKUE apaizak
IRU ATALETAN EUSKERAZ EGINDAKO
OPERA
Bere adiskide Zubiriako Kondeari
ZUZENDUA
Bilbon 1911-1912
AGERLAGUNAK
LUZI: Untzagako emakume alargun bat
TXOMEKA: Luziren alaba
OKA: eiztaria
URLO: id.
ANTON: baserritar bat, gaitzizenez Axeri
ARIZTI: eiztari ta bertsolaria
ERKIDI: nekazari ta bertsolaria
AZKAIN: eiztaria
Emakume, eiztari ta aurtaldeak.
Gipuzkoako Gaintzabal ondoan, Untzaga deritzaion bailera batean. Oraintsu
LENENGO ATALA
Agertoiala jasoeran Untzaga ageri da ikusleen eskerraldean, erdi ertzetara; bere atari edatsuan gurdi bat eta zenbait saski, goldea, laiak, eskuara ta aitzur batzuek. Etxearen gaildurrean burnizko oilarra. Etxaurreko zabalean (larrinean), intxaurrondo andi eder baten itzalpean, mai txikitxo bat, bi alkiz inguratua. Atariaren eskubian sukaldea dago, larrinera leio andi burdinagaduna duela; ezkerrean gela bat leio berdinez ornitua. Udaberria da. Bailerako beste bi etxeren egatzak ozta ageri dira. Ikusleen aurrez aur Gainzabalerako bide zidorra. Sagasti bat ezkerretara, arresi luze bat bide zidorraren aldamenean duela. Eskubitara arto erne-berria.
Urlo agertu orduko, bere burukoa (kapela) ta sutizkiloa orma gainean, berak ezarrita, ikusi ditzazke; gero Urlo bera asnaska, sagastiko arresi gaineratuko da, zakurra ugal batetik duela.
Urlo zutik arresi gainean. Inkilan bera jetxi bite.
URLO: (Zakurrari izketan). Txoroxka ori, noiz elduko akit, Turco, ire senera? Zer esango ditek baserritarrak, goiarin baten tankeran akustenean? Katutzarrak epertzat arturik leiaz abilela, sagastietan, adar arteko pisti otzanak izutzen? zaunkaz eta aiumaka ttotto bat bezela? Es alaiz lotsa? Ik ere atzaparrak nai itukeala, aiek bezelaxe zugatzetan gora ta gora, orpotik besangetara ta besangetatik adaburura igotzeko. Ez izutu, ire onean dirauat.
Txomekak, Untzagako Txomeka ederrak, zer esango zian, i ta biok antxintxika nabaritu baginitu or: i neri parraz naski, ni katuzain, nor naizen azturik? Ez al aiz lotsa? Txoroxka ori, noiz elduko akit, Turco, ire senera? Noiz izango aiz ire enda zentzudunaren duin? Adi, Turco. Aztu dezagun lena. Nere asmo gozatsu bat burutu badakigu, Untzagako etxe jauregituan ederki bizi ta eperkiz egunero elikaturik, jauregi-zakur izango aiz.
(Untzagako larrinera, intxaurpera, eldueran, sapailora begira ots egin beza). Aup! Aup! Untzagatarrak: eiztari bat dator zuengana.
TXOMEKA: (Sorailu barnetik larrinera begiratuz). Ama: betiko agure potzoloa or da gaur ere.
URLO: Txomekaren itza da. Zer don, Txomeka, eder orrek? Ire itz gozo bakar batek basoilarraren kurruka...
LUZI: (Larrinean). Zer darabil, Jauna, beti Aup eta Aup? Ezkaude gorrik.
URLO: Zu al ziñan, Luzi? Txomeka goian al da?
LUZI: Or da nunbait.
URLO: Zorionekoa da alaba orren galant malota duen alua.
LUZI: Zerbait, jauna, esan nai nioke berorri. Maiztxoegi dator onera, Urlo jauna. Ez al du Gainzabal guztian betarik nun eman?
URLO: Au neri! Au! Begira: il nazazu, Luzi; bainan ez neri onera bidea eragotzi.
LUZI: Alabatxo aingeruki bat det, lurreko ondasunak baino maiteagorik. Aizkorriko elur txuria ezta Txomeka bezin garbia, ta nai al du nik malazkatzen uztea?
URLO: Nor naizela uste dezu, Luzi?
LUZI: Uri ortako jaun bat, ezkontzeko asmorik badu, uriko andderea baserritar neskatxa lotsati bakun bat baino obeki letorkiona.
URLO: Ez al dute Untzagan dirurik nai?
LUZI: (Gogorki). Urlo, ken emendik, utikan! Ezkaude salgai.
URLO: Oker zaude. Ezkontzeko asmoa det. Ona argibidea. (Bi kutxatilatan erratzuna ta sakeloren bat eman bezaizkio Urlok Luziri). Erraztun an Txomekarentzat da ta sakelorentxo an zerorrentzat.
LUZI: (Poz pozik arturik). Au dot zoriona! Nik au? Nik au? Banoa, jauna, alabarengana. (Atari barnean, etxeko atea zabalduz deika). Txomeka, Txomeka, Txomeka, ator.
(Txomeka, okuiluko atetik irtenik, beatzen gainean. Gainzabal aldera doa).
URLO: Luzi, Luzi, an doa Txomeka.
LUZI: (Larrinean). Nun?
URLO: An.
LUZI: Aurra, ator. (Astiro gerturatzen da gaztea).
TXOMEKA: Zer nai du, ama?
LUZI: Urlo jaun onek iretzat arri ta guztiko erraztun eder an zekarren: begira.
(Txomekak erraztuna azpi ta gain iker beza).
TXOMEKA: Eztet nai.
(Erraztuna zorura jaurtikita uri aldera bizkor doa gaztea; amak zorutik erraztuna jasota gordeko du).
LUZI: (Alabari eskuaz zemaika). Ire gaisoa gaur!
URLO: Turco, goazen etxera.
LUZI: Ez arren.
URLO: Turco, Turco.
LUZI: (Zakurrari ugaletik oratuz). Jauna, arren ez. Baserritar neskatxa gaiso batentzat erraztun domutsu auek geitxo dira. Gonagai merketxo bat asko du, Txomekaren biotz tolesgabea, Urlo jauna, berorrenganatzeko.
URLO: Ari dagokion eskueratsia ezta ori; baina nai dezuna izan bedi.
LUZI: Entzun bekit, ama nauen oni; Txomeka nere alabak aintzat artuz, Gainzabalko gizonik zoritsuena nai badu izan.
URLO: Txomeka zure alabak, beretuz, Gainzabalko gizonik zoritsuena egin nazan.
(Okak agertu baino lentxeago bere eizadarrari ots eragingo dio).
LUZI: Oka ote da?
URLO: Naski.
LUZI: Zein aizek dakar? Banoa.
(Luzi barnera doa ta Turco ugaletik darama).
(Oka eizadarra eskuan ta bizkarretik iragartola zinzilika dituela).
OKA: Kaisio lagun zarra, bakarrik onen berandu?
URLO: Turco emen zegok.
OKA: Nere Pinto zakarra lo geratu zaidak.
(Luzi ta neskato bat agertokian, au besapean saski bat duela).
LUZI: (Neskatoari). Onena emateko esaion. Ots!
OKA: Luzi beti gazte. Nun da Txomeka ederra? (Neskatoa urira doa).
URLO: Etzekiat.
LUZI: (Okari). Onuntzaldi, Oka? zer dezu ori?
OKA: Ekusan.
(Okak bizkarretik eretxi ta zorrotik atera beza iragartola. Ol onetan itz auek daude ezarriak: GAINZABALKO EIZTARIAK).
LUZI: Zertarako dezu?
OKA: Jakingo den. Ba al dakin, Luzi, zer dan Eizabaltzua?
LUZI: Bat ere.
OKA: Mingor aragi-beltzak, erbi zanko-arinak, erruki zaituztet biotzez. Beraz arretaz adi neri.
URLO: (Parrez Luziri). Ez al dakizu, Luzi, nor dan irrizale andi au?
OKA: Gainzabalko eiztariak Untzagan jaiero ta aldiz astegunetan orobat bilduko gera, Urlo bizartsuaren asmoz. (Urlo parrez itotzen).
LUZI: Egunero nai bada ere, gerturik gaude Untzagan.
OKA: (Mendi aldera begira). Basa-egaztiak: ez, arren, negar-malkotan urtu; gu eiztariok biotz-samur berak gera. Gere eskuz beintxo ere eztegu pistirik mindu. Kurruka egin zak, eper begi-eder orrek; baraztu zak urratsa, oianera igesi oan basauntz izuti orrek. Gure bunp ots andikoen aldean Marteren eztula gogorra zan. (Urlo berriz algaraka).
LUZI: Nor da Marte ori?
OKA: Urloren asaba zar zar bat, au bezela aura ere bizartsua.
URLO: Ez, Luzi, oni sinetsi.
(Luzik iragartolaz Oka jotzeko keinua egingo du).
OKA: Ai, ai, ai!
URLO: Luzi: dei egin Antoni.
OKA: Antoni deitu? Axeriri askoz obe.
URLO: Ez.
(Okak bere iskiloa, garbitzeko, aska beza. Urlo ta Luzi sagasti aldera bijoaz. Urruti neskatoa ageri da, buruan saski miesaz zamatua dakarrela. Okak, bere eizatresna garbitzen ari dan artean, batean txiztuka, bestean lalaraka, bestean oiuka, beta emango du Luzi Antonen etxealdera dan artean, Urlok, saskia burutik erexten aurrari lagunduta miesak iker bitza).
OKA: Lalaralalala lalaralala. Txakolin, txakolin, txakolinak on egin.
Lalaralala, lalaralala. Lalarala, lala, lalaralala.
(Okak, iskilo garbitua antolatu duenean, sapailora begira ots egingo du. Urlo, oles au entzueran, miesak alde bat utziz, Okarengana betor).
OKA: Txomeka, eder ori, nun aiz?
URLO: Aup!
OKA: Aup! zer nai dek?
URLO: Itxonzak.
OKA: Esaik, ezertxo galdu al dek etxe onetan? (Oka atari barnera, Urlo ere ba aren ondorik. Luzi ta Anton sagastiko artesian inkilan beera ietsi bitez).
URLO: Agurea eri zegok.
OKA: Ala i ago biotzetik?
LUZI: Nun da, Urlo jauna? Ona emen, ona, eiza-zaina.
(Anton inkilan beera datorren artean, Orkestak «andante mosso» au joko du. Luzik ta neskatoak, berriz saskian miesa tolestuak ezarrita, Okak ikusi eztitzan, okoiluko atetik sar bitez etxean barna).
(Urlo ta Oka sapailoan daude iragartola nun esegiko duten autatzen. Oka larrinerat bite, Urlo sapailoan utzita).
ANTON: Egun on, jauna.
OKA: Kaisio, or zinaten?
(Oka atarian agertuaz batera, Antonek, txapela erdizka goraturik, agur egin bezaio).
ANTON: Eiztari jauna, eiztari jauna: Anton naiz.
OKA: Zortzigarren agindua ez al dakik zein dan? Ni enauk ez jauna ez eiztaria.
ANTON: Ta au? (Okaren iskiloa beatzez erakutsiz).
OKA: Ori? Jostagailutxo bat. Ezagutzen al dek Axeri?
ANTON: Nerau bezelaxe.
OKA: Eiztari ona al da?
ANTON: Axeri ta Anton biak dira bat.
OKA: Aura ez al dek i baino geiago?
ANTON: Ez, Jauna.
OKA: Zarpa-zikin orrek, eztakik eizakia zer dan ere.
ANTON: Ezetz? ezetz? Anton nor dan jakiteko galde oian auetan bizi diran abereai. Izan ongi, eiztari jauna. Agur.
OKA: Oianetako Errege, agintaulkitzat Aizkorri tontorra, ta arrano ta saiak ingurukotzat iduki dauzkana. Agur.
URLO: Zertan ari zerate? Zertan ari zerate, gizonak?
(Oka burutsik eta belauniko Antoni gur bezaio. Anton gogaldi txarreko ta astiro bijoa).
OKA: Asarrez zijoak astaki ori. (Oka sukaldera bijoa).
URLO: Anton, Anton. (Anton, Urlok dei egieran, berriz urbildu bite).
ANTON: Zer da?
URLO: Ator gurekin gero bazkaltzera ta igandero alaber. Gure baltzuan sari ona irabazi al izango dek.
ANTON: Ni Gainzabalko eiztarien eiza-zain? Galde orri. Zarpazikin eta astaki bat omen naiz, eizakia zer dan eztakidana. Ikusiko dezute. (Anton bijoa).
URLO: Anton, ez oni jaramon: buruarin bat dek au.
(Urlok sapailoan eseki beza iragartola eta sapailotik gorputza zimailduz, atarira begira).
URLO: Oka (esango du). (Oka sukaldetik betor, agoa betea duela).
OKA: (Galdetzen). Hm?
URLO: Begira zein ederki dagoen.
OKA: (Ukatuz). Hm.
URLO: Eiztarien duin aiz. (Txomeka urruti, sagasti ondoan, ager bite, Antonekin luzaro mintzatzen dala).
OKA: Gorago bikainago emango dik.
URLO: Ongi zegok ori, dagoen tokian.
(Urlok, gazteak mintzatzen ikusiz, epegabe, eztul egin beza ta larrineratu bite. Urlok, sukaldeko leiora urbilduz, Luziri, gazteak parrez ari dirala, zerbait esan nai dio. Okak sapailoan iragartola goraxeago ezarri beza).
OKA: Begira zak orain.
URLO: Luzi, Luzi: Txomeka ta Anton izketan, an. (Antxintxinka ager bite gazteai begira Luzi).
LUZI: Txomeka, Txomeka.
TXOMEKA: Ator arratsaldean.
ANTON: Bai pozik. Agureari parre egin.
TXOMEKA: Ta amak?
(Txomeka, amaren bigarren deia entzueran, Anton utzi ta Amarengana betor.
LUZI: Txomeka.
TXOMEKA: Zer atsegin, ama?
(Agertokian Luzi, Txomeka ta Urlo. Sapailoan Oka. Anton sagastian barna bere etxaldera joan da).
LUZI: Alaba maitea, ez al den ezagutzen gizon biotzandi au?
TXOMEKA: Bai, ama; Gainzabalko Urlo jauna.
LUZI: Zein euskaldunek eztazau? Izen onek nun eztu ots? Sagastian trikurik aina emaztegaiak baditu; i soilik aintzat artu, nere alaba, izan au, ta berau gizon gordin ederra! Ona Urlo jaunak nola darakuskun dinan maitetasuna.
(Ataritik bekar Luzik miesadun saskia, eta Txomekaren aurrean ipinita, miesak banan banan ateratuz, orratzez alabaren soinean ezarri bitza).
URLO: Izen goxoa den Txomeka. Ipuinetako erreginen urresoinekoen duin aizen Txomeka, nere ostargi ederra, eguzkiarenak bezela itsutzen eztuena, biotz onentzat su bakarra.
LUZI: Elizmaietan ezta irudi onen ederrik. (Txomeka artetsu dago, zirkingabe).
URLO: Elizkoi artean ezta ni baino eraspentsuagorik.
(Luzik, Txomekari urrutitik arroarren begira dagoen artean, dio):
LUZI: Iztxo bat ezten esango, alaba laztantxo? Ezkerrik eztarakusna?
TXOMEKA: Auek neretzat?
URLO: Bai, gutxi dala.
TXOMEKA: Eztitut bear. (Zartada baten erantzi bitza soinetik Txomekak miesa guztiak eta atarira bijoa).
LUZI: (Alabari sarbidea galaraziz). Utikan, utikan! ken.
(Oka, sorailutik jetxita, ze berri dan jakin nairik, atarian ageri da. Beste irurak bat-batera aienatu bitez, okoilu aldetik etxean sartzen dirala).
OKA: Ametsetan ote naiz? (Begiak igurtzi bitza Okak bein ta berriz). Zomorroak al zinaten: Urlo, Luzi ta Txomeka ederra? (Ormai ikutu bizaiote). Ormak, arri ala aizezkoak zerate? Oka lo ala itzarrik ago? (Berriz begiak igurtzita soinekoak astinduz). Anton aiza? Oka aiza? Inor aiz, ala ez aiz inor? (Gero, eskuak bekokian edatuz, eguzkiari begira). Ostargi eder ori, eguzkia ote da? (Urlo, atzeko aldetik, zakur ta guzti, Gainzabal aldera doa). Urlo, erroren irudia, ala eurori aiz? (Gainzabal aldetik eiztari batzuek ageri dira. Urlo, beren oiuak entzueran, burua jasota berriz ezkutatzera bijoa). Urlo. (Isilaldia). Ta isilik berau!
1. EIZTARIA: Batzokia ageri da, an dek egatz gaildurraren ertzean oilar ixilkorra.
2. EIZTARIA: Oka txoriburu ta Urlo or zebiltzek larrinean.
OKA: Oraintxe dakit zomorroa enaizena ta esnaturik nagoela.
1. EIZTARIA: Nora oa i, Baltzuaren sortzaile ta eiztari guztien aitalena?
2. EIZTARIA: Turcoren nagusi potzolo ori, igesi al oa?
ARIZTI: Zer berri degu gaur emen, Oka?
OKA: Zer berri! berri oso izugarriak. Entzun. Or gogoketan nintzala, iru zomorro nekuskian nik: (Eiztariak algaraka parre). Urlo, Luzi ta Txomeka onesgarria; gazteak soinean ebakin auxe zedukan. (Gonagai bat bizkarreratu beza).
ARIZTI: Txurrut egin dik onek.
OKA: Ta Urlok bere biotza ikol-ikol zuen: ama garrasika ari zan. Ni agertuaz irurak, brast! suntsitu zizkidan.
1. EIZTARIA: Begitasuna, txorakeria!
2. EIZTARIA: Txorakeria, begitasuna!
3. EIZTARIA: Gezurra, gezurra! (Bi bunpada dantzuzkite).
OKA: Nun dira bunpada andiok?
EIZTARI TALDEA: Sagasti ortan, an goian.
(Sagastira doaz gizon guztiak. Luzi ta Txomeka atarian ager bitez. Txomeka negarrez, mantala bebietan duela; bere ama estu ta larri).
LUZI: Urlo, Urlo, nun da, jauna? Urlo! Bere burua il ote du, gaisoak! Bere burua il du. (Luzik ere mantala begietara darama). Urlo, nere suingai eder ori, onen gazterik il!! (Antzika Luzi). Urlo, Urlo.
URLO: (Etxe atzetik agertokiratuz). Zer?
LUZI: Ah! (poz-pozik). ;Bizirik! Nun izan da, Urlo jauna?
URLO: Zer ba?
LUZI: Ah! il zala uste genduen ta ama ta alaba negarrez geunden, batez ere Txomeka. (Txomekari aurpegia agarraziz). Begira.
URLO: Ah! ah! Zabal akit, nere biotz atsakabetu ori.
LUZI: Gazteak, uzten zaituztet; barne artan zeregina det. (Txomekari belarrira). Esanak esan, Txomeka: eskerrak ta parrirri. (Urlori bakarrean). Urlo jauna, bizarrak izutu dute. Oiu ta triska beza. Gazte ager bekigu. (Barnera doa Luzi).
(Urlo, itz egin nairik eztulka ari da).
URLO: Goizgiro ederra gaur.
TXOMEKA: Baiki, jauna.
URLO: Ni ire jauna! Beste zerbait izan nai niken, Txomeka: nire bizitze gozoa.
TXOMEKA: Gazteegi naizelako...
URLO: Ta ni, ni zarra naizela uste al den? Bizarrak bai, ni baino asko zarrago ditun.
TXOMEKA: ...Eztiot len eskerrik erakutsi emaien alderako, berorri. (Sona ta tolesgabe). Bein ere nik eztet izan, jauna, bezuza aipagarririk, ta eztakit nola erantzun emaleari. Ar bitza beraz eskerrak, eiztari jauna, ta, otoi! azkets.
URLO: Lipar zoritsu ori, ez jarrai egunari, gel beti nerekin. (Barnean Okaren eizadar-otsak).
TXOMEKA: Oka dator. (Txomeka etxe barnera doa; Urlo ere bai bere atzetik, eiztari ageri eztiranak keinatuz. Anton bizkar gainean dutela, ageri dira eiztariak, ogei bat. Oka aurretik eizadarra jotzen. Antonek bi eper dakazki esku batean, sorbaldan sutiskiloa).
OKA: Eiztari bikainago bat, inun bada, ager bekigu Untzagara.
EIZTARI TALDEA: Batzokira eldu gera, Anton eiztari bikaina gure bizkarrean degula. (Anton eretxi bezate). 1: Gora Anton! Eiztari bikainago bat, inun bada, etor bekigu Untzagara. 2: Gora! Untzagako larrin zabala emen diagu lagunak. Eiztari bikainago bat ezta mundu zabalean.
(Geienak zurrumurru izketan ari dirala, Oka, itz egin nairik, maigaiñeratu bite. Batzuek x x x isilarazi nai dute).
OKA: Iztxo bat esan nai nuke. (x x x berriz ere zenbaitek). O Gainzabalko eiztariak! Nortsu zerate? Urlo bizartsuaren gogamen gizen bat. Nai al dezute bera Baltzuko Buruzagi izatea?
EIZTARI TALDEA: Bai.
OKA: Ta Anton eizazain?
EIZTARI TALDEA: (Guziak ari dira txaloka. Anton parrirriz buruari azka. Urlo agertueran txalo egiten diote besteak «gora» deadarrez). 1: Gora, Urlo. 2: Gora.
URLO: Zer gertatzen zaitzute, lagun zarrak?
OKA: Ongi etorria biz buruzagia.
URLO: Zer diok Oka, zer?
OKA: Gainzabalko eiztariak Buruzagitzat artu autela, Urlo.
URLO: Eskerrak dizkizutet, lagun zarrak. Zilegi ote zait asmotxo bat erakustea?
OKA: Mintza, Urlo, mintza.
URLO: Gainzabalko eiztariak: soinantz egoki bat bear degu. (Urlok bizkarretik beerako sakel andi batetik atera ta soinantza berakus: lumadun kapela, galtza laburrak, amila motxa ta zankazorroak. Lagturak gogo beroz txaloka ari dira).
Ementxe det eredua.
(Urlok kapela lumaduna bururatuz batera, besteak oiuka asi bitez).
EIZTARI TALDEA: Gainzabal, Urlo aundiaren sorturi ederra: onetsi gozatsu eiztari-baltzu onen sorrera. Zure seme andi onen asmo au legorrez ta itsasoz eldu ditela ezpainez ezpain. (Oka maiganean).
OKA: Neronek ere badet asmo eder bat, emen. (Beatza kopetan duela). Astean bi aldiz bunp ta bunp ituketan gakiozan.
EIZTARI TALDEA: Ori! Oka, ori ez.
OKA: Zergatik ori nai ez? Ager bite bat izka nere aitzi. Gure arteko treebeen treebeena Urlo da.
ARIZTI: Ala dek.
OKA: Beronek beti, nere aurrean beintzat, bunp eta, uts egiten du! ta iru asmo ditu emen!! Eiztari-baltzua.
ARIZTI: Bat eman.
OKA: Ta soinantza.
ARIZTI: Bi eman.
OKA: Ta eizazaina ere berorrena du.
URLO: Nor da eizazain ori?
OKA: Orrako Anton, eiztari bikaina.
URLO: Bikaina! Au eztek eiztari trebea.
OKA: Anton, ekartzak oiek. (Urlori). Au dek au!
URLO: Axeri nai badek, bai. (Okak parre, beste batzuek ere bai. Okak Urlori Antonek ildako bi eperrak erakuts bezaizkio. Jajajajajajajajajajaja).
OKA: Begira: Antonek eizorik gabe...
URLO: Ba ote!
OKA: Gureak bezela eztitek auek diru-usainik. (Rallentandora eldueran, Okak Urlori sudurretara eperrak daramazkio ta eiztariak itotzen parrez ari dira. Urlo ere bai). Antonek Txomeka maite du, Urlok ere alaber. (Berriz parre andiagoak. Urlo lotsaz barnera). Ots egin dezala Gainzabalen oiuak berriro.
EIZTARI TALDEA: Gainzabal, Urlo aundiaren sorturi ederra: onetsi gozatsu eiztaribaltzu onen sorrera. Zure seme andi onen asmo au, legorrez ta itsasoz eldu ditela ezpainez ezpain. Gainzabal, Gainzabal!!
AGERTOIALA BERA
BIGARREN ATALA
Untzagako etxearen barnea dakus batek atzetik. Etxezola ta lenengo sorailua ageri dira. Zolan, ikuslearen ezkerretara, urrutirengo, sukaldeko atea dago ta alderago okuilurakoa; bi ate onen artean, gorako mailadia. Sorailuan lau ate, beste ainbeste gelatarakoak; bi ezker, bi eskubitik; iru mai andi, gaila (mandaberra)-tajuan; onen aldean esertokiak, ogei ta amar bat. Ormetan isigirik apaingarri zenbait: basurde ta basauntz-buruak, eper ta galeper bizi antzekoak, iskiloak antxume, eizadarrak... ta erdi-erdian, maiburuan, Urlo buruzariaren izantz andi bat, bizar ta guztikoa.
Agertoiala jasoeran, Txomeka iru maietan, zapi ta zamau, bonbil ta pitxar, txali ta edontzi, zali, aizto ta lauortz ipintzen ari da; eskuzatar batez betaz ta tajuz garbitzen dituela.
TXOMEKA: Gure egalpeko txoritxo beroak zarakarztenok, jeiki-ordu latzaren iragarle egitiok: zaudete aurten luzaro Untzagaren babesean, zuen txioketaz minok gozatu ditzadan. (Sapailora doa Txomeka; ta Gainzabal aldera, ezkerretara, begiratuz keroz, bere lanari berriz dakio). Etxeko andre dirukoiari irakatsi eiozute, bizikide-gaiak diranak alkar maite bear dutela. Erruki det nik Urlo, eztet nik maite ordea; gaintxo artan bizi da neretzat sortu dana. (Sapailotik berriz begiratuz). Ezta ageri sortzailea. Enarak enara bezela, baserritar naizen onek laguntzat baserritartxo iaiu bat bear det. (Antonek, mailadian gora bizkor ta isil-estuka igota, ardura andiz ariko atea zabalduko du. Antonek soinean eizazain-jantzia du: txapelean zilarrazala, sorbaldan sutiskiloa). Urloren biotz zarrak nerea bear balu izoztu, zuen laguntzan nai det uda bila erraldatu (Anton ikusita). Ah! au ikara!
ANTON: Ta ni? Ni gabe joan nai al den, uda orren bila, ik?
TXOMEKA: Barrandan, e! Anton! Nola azartu aiz etsai-zulo ontara etortzen, Anton? (Lera aundiz). Nor dan balekite isil-eiztaria, il noski egingo ukete gaur.
ANTON: Naiz ta il, ire ondoan egon bear dinat.
TXOMEKA: Ta nere amaren keinuak?
ANTON: Enatxin ire amak salatuko.
(Txomekak, mantala begieten duela negarrez, garrasi egiten du ta Antonek poztu nai du).
ANTON: Ez negarrik egin. Enaute ni ilko, galeper bat il ezin dutenok.
TXOMEKA: Igesi doaz galeperrak; i, aldiz, berongana ator. Anton, nere maitearren!!
ANTON: Txomeka, nola nai den nik i lapur-zulo ontan uztea? (Gogo beroz). Ire biotz eder orrek nere ta eiztari guztien biziak baino domu geiago din.
TXOMEKA: (Parrirriz). Au ago-beroa!
ANTON: Nere esana ik egin.
TXOMEKA: Mintza.
ANTON: Gu baserriko umeok ergeltzat gauzkate oriek. Ez al den egia?
TXOMEKA: Bai, Anton.
ANTON: Egin ba nere esana. (Isilean bezela itz egiten dio). Urlori ire amak esan zionez, oiu ta triska eragin, ta bezuza eder domutsu oiek ar itzan.
TXOMEKA: Eztet nai.
ANTON: Eskerrak eman, biotza ez.
TXOMEKA: Biotza irea dekala, ez al dakik?
(Anton sapailora. Txomeka bere lanean).
ANTON: Nola, maitetxo, ikusi aut enarakin izketan?
TXOMEKA: Berak nerekin ari ziran, ni ere bai berakin.
ANTON: Txoraturik al ago, mintzatzen dirala sinesteko?
TXOMEKA: Irri ere bazekitek Urlori egiten.
ANTON: Goiarin! Irri!
TXOMEKA: Agureak «aup» egiten duenetan, ji ji ji ji ji ji ji ji enarak taldez egin oi dute.
(Oka mailadian gora dator «lala lala lalala» oiu eginez).
ANTON: Txoroxka, ori sinetsi!
OKA: Lala larala lalala, lalara lalalala.
TXOMEKA: (Urduri ta larri). Oka Bator. (Txomekak gela batera Antoni bultz egiten dio; Anton, atea ertz-idikirik duela, barnean geldi bedi). Sar ortxe. (Txomeka, sapailoari buruz, ikusleari lepoz, bere sail etenari berraio. Oka beatzen gainean sar bite. Txomekarengana eldueran begiak eskuz estaliko diozka. Okak soinean eiztari-jantzia dakar; galtza laburrak, zankazorroak, lumadun kapela...).
OKA: Ezetz igarri, Txomeka, ni nor naizen.
TXOMEKA: Amandre zana. (Aurt eginez). oi! Eztet amandre.
OKA: Bakarrik nola akust nik?
TXOMEKA: Ta nik zu lagun gaberik?
OKA: Urlo aundiak begi ona du.
TXOMEKA: Ja ja ja! Begi zorrotza Urlok!
OKA: Eperretako ez, emaztegaitan ordea... (OkakTxomeka palagatzen du ta bereala irtetzen da Anton ezkututik).
ANTON: Nik ere badakit palagatzen.
OKA: Eu ator neregana, zarpazikin? Nolako eizazaina aiz i? Axeri or zebilek eper iltzen.
ANTON: Gabez, ni lo nagoela.
OKA: Gabez? Eperrak saguzarrak al dituk?
TXOMEKA: Arren! gizonak, geldi; arren! otoi!
ANTON: Palagatu zak berriz, muturrok autsiko dizkat.
OKA: Ken akit, neskatxa, ken; asto kerten au jo dezadan.
ANTON: Jo nazak.
URLO: Aup! aup!
(Alkar jotzera dijoaztela, Urloren mintzura entzun ta baretzen dira. Anton ta Txomeka sapailora doaz, Urlo ikustera).
TXOMEKA: Bera da.
ANTON: Bera. Bizar-motzik dator: begira.
(Oka ere sapailora).
URLO: Aup! aup!
OKA: Aup! Eder galanta zegok. Sorots dezagun morroi au.
ANTON: Astoak ere bai mutilduezkero.
OKA: (Urloren izantza eretxi ta luzaro begiratuz). Onen antzik ere eztu; «aup» esan ezpalu, nork ezagutu al?
(Urlo betik oiuka).
URLO: Inortxo bizi da emen?
LUZI: Urlo, ongi etorria Untzagara.
URLO: Nun dezu Txomeka?
LUZI: Goian, oi! zein gazte dagoen! Bijoa gora. (Okak Urloren izantza bere tokian jarri beza).
(Txomeka larri-larri lenago bezela, Antoni gelarontz bultz egin nai dio).
TXOMEKA: Bazetorrek. Sar ortxe.
URLO: Laster.
ANTON: Betorkit, nai badu. (Urlok sakeletik paper bat atera beza).
LUZI: Zer du or?
URLO: Maite-eresitxo bat. (Urlok betaurrekoak atera bitza, papera irakurtzeko).
LUZI: Entzun dezagun. (Txomeka bere gelan sar bedi).
URLO: Eder goizean eguzki, amets lozaleak izutzen, leio-zirrikituetatik ari danean sorosten. Ederrago zait (Okak eztul). Untzagako pitxi, egazti txiularien gutarra, biotz rnaitalari onen jabe ta andere bakarra. (Urlok betaurrekoak eskura).
OKA: Anton: oraintse beragandu bear dik orrek Untzagako eper au.
LUZI: Jauna: ogei urte beintzat utzi ditu goizeon Gainzabalen, gazte-gazte dirudi. Txomeka txorabiltzera bijoa.
ANTON: Negurtitz oiek eztira Urlok eginak.
LUZI: Txomeka leioan ageri da, barrandan. Bijoa. (Urlok betaurrekoak ezarri bitza ta irakurri).
URLO: Egon bein. Eder oskarbiko ilargi, eresi gozozko iturria, izar ibiltaun goitarren jostagailutxo txuria. Ederrago zait Untzagako aingeru (Okak eztui ta Antoni keinu), inguma artegatuen poz biguna, zidor medar auetantxe goizero agertzen zaiguna.
OKA: Anton. Entzun al dek bigarren aapaldi eder ori?
ANTON: Enaiz gorra.
OKA: Ereslaria ba-aiz, akio i ere. (Txomeka gelatik irtenaz ageri da. Anton buru-makurrik dago).
ANTON: Utzi neri geldi.
OKA: Bestelan galdu aiz, gaixo ori!
ANTON: Uzteko.
TXOMEKA: Utzi gizonari. (Antoni agopean). Anton, oa.
ANTON: Ni ez.
TXOMEKA: Urlo zetorrek.
ANTON: (Kementsu). Betorkit. (Luzik intxaurpeko maitxo baten gainean Jerez-bonbila ta gozoreak ipini bitza).
URLO: Au zer da?
LUZI: Au nere izenean, zintzur ori ezotzeko. (Agertokian barna igaro bitez aur batzuek, eskola-sakelak bizkarrean dituztela).
TXOMEKA: Anton, ire bildur nauk.
ANTON: Ni ere bai, ire bildur naun.
URLO: Irugarren aapaldia det emen. (Zerbait edanez, betaurrekoak jarri ta irakurtzen bezela). Eder negu beltz minean, lats ibaituen bazterrean, kimu laru me zailetan saratsak duen lorea. (Apaldi onen bitartean, Luzi sukaldean da, lau-bost aurrek Urlori atzetik irri ta parre egingo diote, Luzik zarta bat eskuan duela jarraitu arte). Ederrago zait Untzagako errekan, uda ta negu tximeldu gabea, txoragarriro agertzen dan Txomeka nere maitea.
OKA: (Sapailotik, txaloak joaz). Txit ederki.
URLO: Or al engoen, Oka?
OKA: Ederki, senargai gazte, ederki. (Urlok parre gozaro). Erorrek ala bizarginak eresi ori egin dezute? Iregana nijoak. (Berriz ere parre Urlok).
LUZI: Bai Oka lotsarik gabea ta itzontzi izan. (Oka larrinera jetxi bite).
URLO: Orri jaramon!
TXOMEKA: (Leratsu). Anton, nere izenean, arren! alde egik.
ANTON: Eztet nai.
TXOMEKA: Arren! Anton, bestelan galdu aiz.
ANTON: Urlo ergel orren alde oro zeuden, i ere erdizka bai.
TXOMEKA: Ori neri! Begira, Anton. (Beatz biz kurutze bat eginaz muñ eman bezaio). I baizik besterik inor eztiat nik senartzat artu nai; ta orain, otoi! alde egik, Anton. (Orkestaldi onen bitartean Anton geri-geri mailadian beera bijoa, Luziren arrenkuraz aldizka ezkutatzen dala; ta azkenez okuiluko atetik iges egiten duela).
(Antonen igesaldi onen bitartean, intxaurpean Urlo, Oka ta Luzi gogoz izketa-alegian ari dira. Txomeka larri-larri sapailotik barrandan bego, gertatzen dana jakin nairik).
LUZI: (Urduri). Zer? Anton or goian? (Luzi antxintxika mailadian gora doa. Sorailura elduta, kementsu ta gogorki Txomekari ots egin bezaio). Neskatxa. (Txomeka isilik). Neskatxa.
TXOMEKA: (Apal-apal). Ama, zer?
LUZI: Non den ik ori?
TXOMEKA: Nor?... Ah!
LUZI: Ageri. Non den?
TXOMEKA: Emengo bakarra nerau nauzu, ama. (Luzik urduri iker bitza sorailuko lau etzatokiak. Txomekak enarai oiuka bere poza berakus). Gure egalpeko txoriño beroak zarakarztenok...
LUZI: Isilik. (Laugarren gelara bijoa). Neskatxa: non den, non den ire pistitzar amarrutsu ori?
TXOMEKA: Zein?
LUZI: Anton.
TXOMEKA: Emen!
LUZI: Okak esan dit.
TXOMEKA: Okak! Pssssss!
LUZI: Arantze zorrotz bat kendu zait biotzaren erditik. (Gozaro). Berri bat eman nai dinat, poz aundiz beteko auena, uriko zaldun benatsu batek neri emana: Urlo gure maitea zein aberats dan. Irudimenak ain gora ezin den igo. Mendi bat etxe ederrez jantzi omen lezake ark. Nola txoratzen ez aiz? Ba ote dakin aberats izatea zer dan?
TXOMEKA: Aberatsa, ondasun askoren jabea ez al da?
LUZI: Eta zorionarena. Aberatsa eztu, lander gaixoak bezela, ez euriak busti, ez beroak erre, ez nekeak bein ere makurtzen. Zoriona maite baden, Urlorekin ezkont adi.
TXOMEKA: Dirua asmatu aurretik, ez al zan zoriona gizon-artera jetxi?
(Urlo goian agee bedil, bi eper dakazki gerrikotik zinzilizka).
LUZI: Eiztari auen artean Urlo da gaur gazte, iaiu ta ederrena. Ongi artu ta ager adi alai.
TXOMEKA: Zorionzale naiz neroni ere. Eztet besterik nik, ama, nai.
URLO: Agur.
LUZI: (Urlori begira). Berandu dator emaztegaiarengana.
URLO: Okak du errua. Egun on, Txomeka.
TXOMEKA: Egun on daukala. (Luzi jetxi bite, Urlo ta Txomeka izketan asi ditezeneko). Eztakit, jauna, nola izendatu: mintzura Urlorena du, musu ori ordea eztakit norena duen.
URLO: Udako alor loretsua, negukoa bera ez al da?
TXOMEKA: Ereslari bikain-bikainik dator gaur.
URLO: Ta triskalari orobat. (Kriskitinak jo bitza).
TXOMEKA: Aldarte oneko dabil beraz.
URLO: Zartu arte beintzat.
TXOMEKA: Bai zartuta ere. Ezta ala, jauna?
URLO: (Gerrikotik zinzilizka dakazkien bi eperrak Txomekari emanez). Tori.
TXOMEKA: Eskerrak dizkiot.
URLO: Guk ere, Txomeka, noizbait eizatu bear ginuen. (Eperrak ematen ari dan artean, orkestak Antonen musika-gaia joko du). Itxusoinu txanbelin bat ez al dakin, Txomeka?
TXOMEKA: Kadira-dantzaren entzuterik ez al du?
URLO: Nola da?
TXOMEKA: Begira. Kadira batzuek jartzen dira lerroan. Batek jotzen du eztiki soinua; beste batek aldiz, dantzatzen, txortatzen, kriskitin jotzen du. (Iru-lau alki jarri bitza Txomekak lerroan, beren artean une anditxoa gelditzen dala). Onelaxe. (Alki artean biraka dabilela, oiu ta txalo egin beza Txomekak). Lalara, lalara, lalara, lalara, lalara, lalarala. Geroago bizkortxoagorik ta beti biraka. Ulertzen?
URLO: Aisa. Asi, nai baden. (Jakea erantzi ta eskuetara txu eginez triskan asi bite Urlo. Txomeka lalaraka ta txaloka ari dan arte guztian, Urlo alki artean triskan ari izango da).
TXOMEKA: Ederki dijoa. Lalara, lalara... etc. (Geroago bizkorrago darabil Txomekak oiu ta triska-negurria. Urlok asnaska, koratiloa askatuta gero, lumadun kapela jaurtiki beza ta azkenez unatua aurrenengo alkian, ikusleai begira, eseri bedi, kopetako izerdia alkandora-maukaz txukatzen dueka. Txomeka parrez lertzen ari dala, sar bite Oka).
OKA: Zer dezute parrez?
TXOMEKA: Galde Urlori.
OKA: Zoratu al zaik, lagunzarra?
URLO: Aldarte on ona diat.
OKA: (Txomekari). Asmakari bat dinat, gazte, egoki datorkiñana. Ogietatik zein dan gozoena.
TXOMEKA: Eta asmatu badezat?
OKA: Lenen il dezadan erbia iretzat.
TXOMEKA: Erbi ori baino ni lenago ilko naiz.
OKA: Nai den beraz besanatxo txanbelin bat irabazi?
TXOMEKA: Ta pozik.
OKA: Asi esaten.
TXOMEKA: Egunekoa?
OKA: Ez ori.
TXOMEKA: Etxe-ogia?
OKA: Ezta.
TXOMEKA: Arrautzogia al da?
OKA: Ezten ori ere, Txomeka.
TXOMEKA: Beste ogirik ote da?
OKA: Mutil zarrak eztute jaten.
TXOMEKA: Nik ezin det.
OKA: Ogi orren gosez dabil triskan au.
TXOMEKA: Etxi.
OKA: Eztei-ogi gozoa. (Txomeka. eskuaz aurpegia estalita, bere gelara bizkor doa).
URLO: Lotsatu dek gaisoa. (Oka Urlori urbiltzen zaio, ardurazko zerbait esateko agian).
OKA: Poztu bai. Iretzat ere badiat nik asmakari egoki bat: zein ardo gozo lenen ozpintzen dan.
URLO: Zer dek igarsaritzat?
OKA: Ik ezin asmatu dek eta deus ez.
URLO: Esan zak orduan.
OKA: Eztek matsezkoa ardo ori, emakume-biotzaren muiña dek. Maitetasun aundi bat neskatxa onek biotzean dik. (Amabost urte-aldeko mutil baserritar, abarkadun bat, Luzirengana dator, eskuan egazti nabar gaildurduna duela). Ez ordea iretzat.
URLO: Ikusi bau lentxoago...
OKA: Ezkonduko zaik neskatxa au maitetasun gabe, ozpindurik.
URLO: Ori ez.
OKA: Eta gorrotatuko au. (Luzi beetik sapailora begira).
URLO: Ik diok ori, Oka, ik. Ikusi bagenituk: aura oiuz, triskan ni ta zeruan.
LUZI: Urlo, Urlo: txoridun bat.
OKA: Aura oiuz ta triskan i, ergel ori.
URLO: Zer atsegin? datorrela. (Txoridun mutila bazkaltegian sartzen asita gel bedi, txapel-ertzean esku bat duela).
OKA: Barna ator. Zer dek berau?
MUTILA: Au? eztakit.
URLO: Galeperra.
OKA: Eztek.
URLO: Zer dek beraz?
OKA: Mingor ederra dek.
URLO: Eztek.
OKA: Badek.
URLO: Ez.
OKA: Bai. Apari bat tema daigun.
URLO: Bazijoak. (Okak Txomekaren gelan ots egin beza. Urlok ere bai).
OKA: Txomeka, ator.
URLO: Ator, Txomeka. (Txomeka gelatik atera bite).
TXOMEKA: Zertarako bear naute? (Oka ta Urlo jarri bitez, alkarri eskuak emanik, Txomekari adi. Txomekak jo bitza eiztarien eskuak).
URLO: Tema bat degu. Jo zan. (Oka sapailora doa ta Antoni beatz-txistu egin bezaio). Anton, Anton. (Okak Urlori bertso-papera eska bezaio. Okak, Urloren eskuketak eta mintzura antzeraturik, oiukatu bitza neurtitz oiek).
OKA: Aup, aup! Eder goizean eguzki, amets lo-zaleak izutzen. (Urlok aldarte ona galdu gabe, Okari papera kendu bezaio).
TXOMEKA: Anton, berriz emen? (Urlok baserritartxoaren eskuetatik egaztia ar beza. Okak kendu bezaio, au esanez:«Ni ere Gainzabalko eiztaria nauk» mutilari diru bat emanik).
OKA: Ni ere Gainzabalko eiztaria nauk. (Txomekak, Anton berarekin isil-misilka luzarotxo ari izanta, bazkaltegitik atera nai du. Urlok, au ikusita, Okari diotsa: «gorrotatu e? Ekustzak»).
URLO: Gorrotatu, e? Ekustzak.
ANTON: Zer atsegin? (Okak Antoni egaztia erakuts bezaio).
OKA: Galeperra al da?
ANTON: Ezta, Oka, galeperra.
OKA: (Urlori). Galdu dek.
URLO: (Antoni). Mingorra al da egaztitxo nabar au? (Bitartean, bealdean eiztari batzuek soinantz ta guzti, goikoak bezela, larrineko maien ondoan jarri ta Luziri txaloka dei egingo diote. Luzik, nai dutena jakinik, edari zenbait daramazkie. Luzi, bizkarrez dagoela, Anton sorailuratu bite. Jexterakoan, baserritarrak Luzi arkituko du. Alegiaz izketan ariz, Luzi, Anton goian dala jakieran, mailadian gora antxintxika igoko da).
ANTON: Antzik ere eztu onek.
OKA: Erorrek ba al dakik-a au zer dan?
ANTON: Jakin gabe! Bai.
OKA: Zer dek ba?
ANTON: Argioilarra dezu: begira.
LUZI: Eiztari jaunak, adi: Nor dan ba al dakizute maltzur au?
TXOMEKA: Ai!
LUZI: Axeri.
TXOMEKA: Ezta, ezta egia ori.
LUZI: Eztala? Nor ote da besterik?
TXOMEKA: Ezta Axeri au, Anton baizik.
OKA: Ageri dala? Ez uen nai ik, Urlo, eiza-zaintzat? Jajai! gurea da eizia.
URLO: Buruak ematen zidan.
ANTON: Enaiz ni Axeri. Anton naiz ni: Anton Oianbide.
URLO: Oratu, Luzi, ortik; iges eztezan.
LUZI: Axeri eztala au? Auzotegiak erabaki dezala.
TXOMEKA: Utzi gizonari geldi emen.
OKA: Eiztarien eiztariak gera lagun ardozaleok.
ANTON: (Urlori). Ori nai degu ba. Oratu, bizarrik badek.
URLO: (Antoni). Orain ere esamesak ik!
LUZI: Goazen orain bera.
TXOMEKA: Au ez.
OKA: Goazen.
URLO: Goazen.
ANTON: Ni ez. (Sesio onen bitartean, larrineko eiztariak jeikita, batzuek mailadian gora doaz, beste batzuek mai-gaineraturik ze berri dan jakin nai dute. Aut batzuek, inork ikusten eztituela, oilar-txitoka jostatzen ari dira).
1. AURRA: Kukurruku.
2. AURRA: Zer dek uxu?
1. AURRA: Txitotxo bat.
2. AURRA: Zertarako?
1. AURRA: Nerekin kukurruku ikasteko.
2. AURRA: Kikirriki.
1. AURRA: Zer da berri.
2. AURRA: Oa ortik.
1. AURRA: Norengatik?
2. AURRA: Gandor gorriak gu izutzen gatxik.
1. AURRA: Kukurruku.
2. AURRA: Zer dek uxu?
1. AURRA: Tokitxo bat.
2. AURRA: Zertarako?
1. AURRA: Zuen artean alai jostatzeko
2. AURRA: Kikirriki.
1. AURRA: Zer da berri?
2. AURRA: Oa ortik. (Eiztari batzuen artean, neke aundiz lotuta, daramate Anton larrinera. Mai baten gainean aulki batean tinko atariaren erdi-erdian daukate, bigarren atal onen azkenerarte).
1. AURRA: Norengatik?
2. AURRA: Orkats zorrotzak laborritzen gatxik.
1. AURRA: Kukurruku.
2. AURRA: Zer dek uxu?
1. AURRA: Artale bat.
2. AURRA: Zertarako?
1. AURRA: Len-bai-len, dedan gose an iltzeko.
2. AURRA: Kikirriki.
1. AURRA: Zer da berri?
2. AURRA: Oa ortik.
1. AURRA: Noren gatik?
2. AURRA: Or goiko artatzan ale ederrak datxik.
1. AURRA: Kukurruku.
2. AURRA: Zer dek uxu?
ANTON: Eskuak ez lotu neri, lokarriok dedu-gabe utzi enazaten.
OKA: Aurrak: zaude isilik ta onera urbildu zaitezte. (Aurrak agertokian, eskola-sakelak bizkarrean dituztela; mutil ta neska).
LUZI: Esan, aur maiteak. Nor da gizon au?
AURRAK: Axeri.
OKA: Ik zer diok, Anton?
ANTON: Eiztariak, entzun. Aurrak oilar-txitoka jostazen ari diranetan, nornai daukate axeritzat.
OKA: Aurrak, zatozte onera. Axeri naiz ni?
AURRAK: Ez, jauna.
OKA: Axeri da au?
AURRAK: Ez, jauna.
OKA: Au ote degu? Ta an?
AURRAK: Ark eztu bizarrik.
OKA: Nor da, beraz, Axeri bakarra?
AURRAK: Anton.
OKA: Zer diok orain, Anton?
ANTON: Jai-eiztari iñosuak, neronek oinpean idukiak.
AURRAK: Asto ori beera. Beera.
ANTON: Bi eper il nituelako, sorbalda-gainean ekarri ninduzuten; ta ogeita amar ilta, baitzen nazute, eiza-erosle zintzoak!
AURRAK: Baitegira ori, gaiztagin artean bego.
ANTON: Anton naiz ni. Axeri ere bai beron mendeko.
AURRAK: Baitegira laster, dagola antxen il-artino. Asperkunde gorri eskerga bat ar dezagun.
URLO: Eizakide kementsuak, eztezagun soinantz an dedukatu.
OKA: Axeri guk azkestea nai al dek?
URLO: Ori ez. Soinanzkabetuz baitegira eranratea nai nuke.
AURRAK: Asperkundea!
OKA: Luzi: dakartela Antonen txamarra zarra.
(Luzi, bi aur lagun dituela, agertokitik ate. Okak Antoni txapeletik zilarrazala erauzi bezaio).
OKA: Anton: zilar-azal onen duin ez aiz.
AUR TALDEA: Asperkundea!
(Eiztariak, maiaren ezker-eskubi, Oka ta Antoni adi daude. Okak Antoni kartutxontzia ta iskiloa ken betzaizkio).
OKA: Anton: gure diruz eztek berriz eizatuko. (Librea ta amila gabe utz beza. Luzi, Antonen txartesa eskuan duela, ager bite).
AURRAK: Asperkundea!
OKA: Anton: soinantz au duinegia dek iretzat eta artzak txamarra ori. (Luzik lagunduta, Okak Antoni txartesa soineratu bezaio, ta txapel zarra bururatu. Anton zutik. Okak, Azkain ta Arizti, iskiloak agian zamaturik, Antonen zain ezker eskubi jarriko ditu).
AURRAK: Asperkundea!
ANTON: Ogei ta amar baten aspertzale! Etorri banan banan or beko arrozpera asperkunde bila, txatxu, taldezale, giza-irudiok. (Eiztariak epegabe ta asarrez urduldu bitez).
AURRAK: Baitegira ori, gaiztagin artean bego.
ANTON: Banan banan.
AURRAK: Baitegira laster, usteldu ditela bertan.
ANTON: Eiza-inudea bear dezutenok, irten.
AURRAK: Asperkunde gorri eskerga bat ar dezagun. Asperkunde gorri, gogor, aztu ezindako bat.
OKA: Nork eramango du?
AURRAK: Eiztari guztiok. (Guztien erdian daramate Anton, eskuak lotuta, Gainzabal aldera).
AGERTOIALA BERA
IRUGARREN ATALA
Lenengo ataleko agerkizuna, aldatuxe. Lenengoan udaberria zan, artadi ta sagastia eze zeuden, zugatzak lorean. Irugarren atal onetan udazkena da; artoak andi ageri dira, orri asko igar dituela; sagastian arnaria ugari dago. Intxaur-adarretatik noizean bein ostoak eroriko dira. Etxaurreko larrina jarlekuz, alkiz ta maiz ornituago ageri da.
Agertoiala goratueran, eiztari guztiak an dira, soinantz ta guzti: asko maukutsik, burutsik geienak, orotsu lo; bi berri-paperak irakurtzen, bat kartaz jokatzen. Bi, mai baten inguruan, ukalondoak mai-gainean dituela, indarketan. Eguerdi-aurrea da.
Luzi sapailoan agertu baino lentxeago, irakurle ta kartazale ta indarketariak ere, besteak bezela, lo datzaz.
Luzi agertu aurretxoan, Azkain zurrunka.
LUZI: (Sapailotik, lo daudenai begira). Au ikuskizuna! Marmokak dirudite.
Loa, loa, txuntxurrun berde
loa, loa, masusta,
aita gurea Gazteizen da
ama mandoan artuta.
Hmm, Hmmmm.
Aita gurea Gazteizen da
ama mandoan artuta,
aita gureak diru asko du
ama bidean salduta
Hmm, Hmmmm.
(Luzi barnera, Azkain berriz zurrunka ta beste norbait ere bai).
OKA: (Agozabalka esnaturik). Nik txerri beltz-tzat nedukan, Urlok basurdea zala ta joan ta joan... ta orain oro nekaturik lo. (Oka arrosinka ta lo. Luzi larrinean ageri da, eskuan eizadar bat duela).
LUZI: Eiztari onen aldean Urloren asaba Marte aura beste bat zan. Egia esan zuen Okak. Aup! aaup! aaaupa! Esna, eiztariak; bazkaria gertu dizutet. (Luzik eizadarra bi aldiz jo beza ta eiztariak banan esna bitez).
OKA: Esna zaitezte, eizakideok, zoazte kemen aundiz maiera, txerritan bizkor aringatzeko indar berriak artzera. (Eiztariak, agozabalka ta nagiak ateratzen, zutitu bitez geienak).
TENOR-ELIA: Jaiki gaitezten, eiztariak, goazen berealaxe maiera, arkaitzez arkaitz bizkor ibiliz degun gose au iltzera.
OKA: Zer degu, etxandere, gaur zer onik?
LUZI: Aragirik, alegia! eztizutet gertu nik, eskini dezuten basurde orri begira.
Oilasko samur eta amorraiak, arrautz-opil bat baditeke; zerbait geiago atsegin bada, or da Gainzabal berberton. Zatozte beraz gora, arkaitz-igoleak, bazkaltzera.
OKA: Ba al dakin, Luzi, nun dan mendi-gaineko txabola aura? Urloren basurdetzarra antxe sartu zaigu apal-apalik. Eizatu ditzagun oilasko auek. Goazen!
URLO: Zer dezu beraz, Luzi, eiztari auentzat? -Ezaldakizu Oka nor dan?
AZKAIN: Ortaz aski degu, geiago ez gertu.
1. ELIA: Igo gaitezten, eiza-lagunak, goazen berealaxe maiera, arkaitzez arkaitz bizkor ibiliz degun gose au iltzera. Goazen!
2. ELIA: Bazkal gaitezten. Bizkor ibiliz goazen jatera. Goazen!
(Urlo ez besteak sorailura, batzuek amilak sorbaldan, besteak maukutsik. Luzik Urlo larrinean geratu beza, belarrira luzaxko zerbait esanez).
URLO: Bainan nik maipuruan jarri bear det.
LUZI: Ez al dezu nai Txomekaren eskutik, intxaurpean, oilaskorik samurrena jan? Zaude beraz.
URLO: Bai pozik. Nora da bera goizeon?
LUZI: Gainzabalera bidali det.
URLO: Eta Antonen oroipenik ba al du berak?
LUZI: Aztu zitzaion, aipatu ere eztu egiten.
URLO: Uste dezu beraz...
LUZI: Uste ez, Urlo, jakin dakit nik. Ezkontze-puskak leiaz josten ari gera ta ekutsu, suingai maite orrek.
URLO: Jan gabe ere bizi diteke, Luzi, gogoa berri onez asea danean.
LUZI: Nun biziko zerate?
URLO: Gainzabalen negu osoan. Udan ementxe, zuk nai badezu.
LUZI: Biotz bete-beteko asmoa det ori.
URLO: Ortarako altzari ederrez jantzi nai nuke Untzaga.
LUZI: Urlo, Untzagako gaurgero jaun ta jabe zu izango zera.
URLO: Eskerrak, Luzi.
LUZI: Ezta munduan toki onen ederrik.
URLO: Zerbait iratsi nai nuke.
(Luzi sukaldera dan artean, Urlo etxeko orma guztiak gizabeteka negurtzen ari da: aurrena beetxeko ezkerreko gela besarkatuko du. Luzi bizkor dator, iraskailuak eskuetan dituela: luma, paper ta tinta. Agerraldi onetan Luziren mirabetxoa —lenbiziko atalean miesak ekarri zituena— gora ta beera ibil bite, lurrontzi ta erratilu bazkaltegira iragotzen).
URLO: Iru ta erdi gizabete zabaleran.
LUZI: (Irasten). Iru ta erdi gizabete zabaleran.
URLO: (Saiatsaren negurria etxeari artuz). Sei ta puskat ditu luzeran.
LUZI: (Irasten). Sei ta puskat luzeran.
URLO: Orain, ataria. (Ataria, zutiko batetik bestera, utsean —aidean— asten da Urlo gizabeteka negurtzen).
LUZI: Zeinbat gizabete jarriko ditut?
URLO: Jarri or bost eta arra bat.
LUZI: Eta goragoa?
URLO: Oraintxe.
LUZI: (Irasten). Bost eta arra bat.
URLO: (Bizkor maitxo bat makopera ekarrita, bere gainean zutituz). Bi, bi ta erdi; or-or.
LUZI: (Irasten). Bi, bi ta erdi; or-or.
OKA: (Sapailotik). Urlo!
LUZI: (Okari). Urlo emen da.
OKA: Gilbor orrek ez al dik ezertxo ere eskatzen? (Oka barnera).
LUZI: (Urlori). Ez jaramon orri, Urlo. Iragartol ori, or gelditzekoa al degu?
URLO: Ken ol ori.
LUZI: Ta Baltzu onezaz zer egingo da?
(Txomeka, zimera bat besoan duela, urruti ageri da).
URLO: Goietxe artara eraman.
LUZI: A! Begira an nor datorren. (Luzi sukaldera doa. Urlo Txomekari bidera irtetzen).
URLO: Ongi etorria, Txomeka, izan adi.
TXOMEKA: Bazkaltzen Urlo?
URLO: Bazkaltzaka, Txomeka.
TXOMEKA: Ez al zan gose?
URLO: Ire itzen gosez goiz guztian (Luzi atarian) emen nazebilen.
TXOMEKA: Basurdearen ondotik, ibiltzeak ez al du indargatu?
LUZI: Ator, alaba, gure Urlorentzako jakitan.
TXOMEKA: (Urlori). Akitua ta asgabetua nola eztakust?
URLO: Lo orok egin dinagu.
LUZI: Ator, Txomeka. Bazkaria galgotzen zegon.
TXOMEKA: Banoa bereala.
URLO: Leia andia dezu, Luzi. Enaiz oilasko ta amorrai gose.
(Eiztariak noizean bein sorailu-zola ostikoz jo bezate. Urlok zutik, intxaur-burura begira, txoriai txera egin bizaiote, ezpainez ots eginez ta beatzez kriskitinak joaz. Txomekak sukaldetik maigailuak dakazki).
URLO: (Txomekari). Txoriak, gu bion pozez pozturik, txiulari dantzuzkit intxaur ontan. Adizan, nere Txomeka. (Txomekak gora begira, xxxxxx eginez, txoriak isilarazi nai ditu).
(Arriturik). Nola or , biotz ona dinala?
TXOMEKA: Biotza larri-larri duenak eztu txintarik nai.
URLO: Zer den biotzean, maite?
TXOMEKA: Eskakizun bat.
URLO: Nik dazakedana irea den.
TXOMEKA: (Txartel bat Urlori emanez). Irakur beza. (Urlok, papera eskuan artuta, txoriai txiu egiteko agindu bitzaie).
Nik badakit, Urlo, biotz ona duela ta poztuko nauela.
URLO: Txoriak: txiuka berriz asi zaitezte poz-pozik.
(Urlok geroago ta arrituago irakur beza txartela. Azkenez txordo ta gogaldi txarreko beera egotziko du).
URLO: Ez intzala oroitzen i, ta berriz ere Anton? Nik, neskatxa, ori ezin dazakenat, inolaz ere.
TXOMEKA: Araziz egin zuen Antonek, Okak ezgaitzat etsi zuelako. Ez al zerate naikotu? Ez al zerate aspertu artaz, Gainzabalko eiztariak, oraino?
URLO: Legea lege da.
TXOMEKA: Or dabil bere ama: begiak legor, biotza ikol, etxea otz, lotsaz igesi ta beti makur, gaixoa!!
URLO: Legea lege da, Txomeka maitea.
TXOMEKA: Ta zer da legea? (Urlo isilik). Noizko du biotz bigun ori? Ala txorientzako bigun dana gogortu oi zaio ama-seme auentzat?
URLO: Otoi, ez ekin, Txomeka.
TXOMEKA: Ez ekin!! Urlo, esan neri, egia al da biotzez maite nauzula?
URLO: Bai, Txomeka, bai. (Urlok, zorutik papera jasota, Txomekaren eskutik luma artuz, beeizena ezarri beza. Oka sapailoan barrandari dago).
URLO: Ortxe den. Maite autala sinesten den orain?
TXOMEKA: Eskerrak diozkat.
URLO: Ire mintzurak ots egin bezait. Ezkontze-puskak gertatzen, nola ari aiz nik jakin gabe?
TXOMEKA: Lotsa nintzan, jauna. (Txomekak poza baino ageriago ditu lotsa ta eginaren damua).
URLO: Nik sortaldetik ingumar zurienak ekarriko nizkan, zugatz-adar auetara txit ugari, ta sorgin-momo auek iretzako eule izango itukenan; ta zugatz eder galant au ziriko-euntegi ikusgarria, izarpean berdinik etzuena. Zerengatik neri esan ez?
TXOMEKA: Zinez, lotsa nintzan, jauna.
URLO: Aingeruen ego txuriak egiteko ariz egingo genituen ezkontze-puskak. Zerengatik neri esan ez?
TXOMEKA: Lotsa nintzan ta lotsa naiz.
URLO: Oa, maite, urira eta poztu itzan ama-seme oriek. (Txomekak mantala begietara berama). Zer den negarrez?
TXOMEKA: (Leratsu). Jauna, zu ona zera, ordea ni ez.
URLO: Txarteltxu orren begira daudenengana oa, maitetxo.
TXOMEKA: Gizonak bezela ona etzera: txintatxori, larrebildots eta gain artako aingeru ederrak bezin ona zera, Urlo. (Oka larrinean. Bera ikuseran, Txomeka leiaz Gainzabal aldera bijoa).
OKA: Nun aiz, Urlo, lagunzar gaztea, nun aiz?
URLO: Zer nai dek?
OKA: Ezkondu bear diat.
URLO: Norekin?
OKA: Etzekiat. (Urlo parrez). Begira zertarako: buru astun au arintzeko ta txorakeri gozo-gozoak esateko. Entzun ditiat ireak. Aizak ,txartel artan zeinbat diru eskatu dik emaztegai ederrak?
(Sakeletik paper bat atera beza).
URLO: Bat ere ez.
OKA: Jakingo diat nik.
URLO: Zer dek ori?
OKA: Nik ere maiteresia.
URLO: Txomekarentzat al da?
OKA: Bere amatxorentzat. Adi. (Oka, sukaldeko leiotik barnera so eginez, larrinaren erdian oiuka asi bite, paperean nuiz-beinka zerbait irakurriz. Bere biozketak geituaz, esan bitza itz guztiak). Bakar bakarrik bizi naiz, nere erruki bat ere munduan eztala. (Okaren oiualdi onen bitartean, sapailoan eiztari batzuek ageri dira, aldarte oneko, oiulariaren eskuketai parrez). Errai-gogorra det nere biotzeko kutun eder ori. Ni gabero negar-malkoka orduak negurtzen ari naizen artean, an iltzea naiean, bera ajolagabe lo datza. Ni egunaz gogo-ilik, gogo-argi aura, kutuntxo nerea, uso zerutar, beazun gabea! O Luzitxo maite, nere eriotze ta nere bizia! Zure seme Urlo aundia nere seme izatera bere izarrak ekarri du mundura. (Urlok parre gogoz). Itz bat esan, Luzi; maite nauzula, arren! (Luzik Urlorentzat edontzi batean dakar ura). Zoritu nain ire maitetasun ederrez. (Oka, azken-nota zintzurrean duela, Luziren aurrean belauniko. Luzik burutik beera jaurtiki bezaio ura. Urlo ta eiztariak parrez itotzen).
OKA: (Urlori). Semegai maitea: emaztegaia badiat nik ere ta berri-bila nijoak orain Gainzabala. (Oka Gainzabal aldera doa).
URLO: Eik eiza on. (Oka aurt eginda sukaldeko leiora betor).
OKA: (Luziri). Aurki arte, Luzi. (Oka Gainzabala).
ARIZTI: (Sapailoko lagunai).Triskan ari gaitezten.
TALDEA: Goazen oro triskara.
URLO: (Luziri sukaldeko leiotik). Luzi: zoaz orra gora neskatxa bila.
LUZI: (Sukaldean, leiotik burua aterata). Zertarako erauzi lanetik gaixoak?
TALDEA: (Sapailoan). Triskara, triskara eiztariak, goazemak.
LUZI: (Larrinean). Aiton xarra degu eri, epe ezazute triska ori, arren! Gainera bero dezute gaur triskarako.
TALDEA: Bero sapa.
LUZI: Nai al dezute bertsoetan beta eman jaten bezin gozaro?
ARIZTI: Bai pozik.
AZKAIN: Nun dira bertsolariak?
LUZI: Ementxen dezute Arizti.
ARIZTI: Nun dezu bigarrena?
LUZI: Or berean degu Erkidi.
AZKAIN: Ori da inguruotan dan bikainena.
Erkidi bezin treberik ezta inguruan.
(Eiztariak betaz ta bakarka larrineratu bitez. Erkidiren bila doa Luzi. Bitartean intxaurrondopean mai luze bat eta bere gainean txakolintarako pitxar ta bi edontzi jarri bitzate. Mai-ondoan iru alki; erdikoan Urlo eseri-araziko dute, beste bietan Arizti ta Erkidi baserritarra. Erkidi Luziren aldamenean dator, maukutsik, txapel zar bat buruan ta abarkak oinetan dituela. Baserritar bertsolaria Luzirekin agerkeran, gogo argizko abegia egingo diote eiztari guztiak).
ARIZTI: Erkidi.
ERKIDI: Kaisio, jaunak.
ARIZTI: Bertsoetan ari bear omen dek oraintxe.
ERKIDI: Aitzurren baino atseginago det ori.
ARIZTI: (Agopean). Urlori ekin. (Urloren eskubitik eseri bedi Erkidi ta pipa ta toxa txapeletik atera bitza).
ERKIDI:
Gainzabaldar bat Untzagarturik
ezagutuko omen degu,
Untzagartarrok berri onezaz
eztitan bizi gera gu.
Uritar orrek maminik bezin
ugari ezkurra omen du,
baileran orok nai luke ezteiak
aste bete iraungo balu.
(Txalo andiak jo bitzate eiztari guztiak. Erkidik, edontzikada bat ustuta, pipa belarrez bete beza, Ariztiri, burua okerrik, adi dagoela).
ARIZTI:
Uritar orrek diru ta mamin
urteak ere baditu,
bizargin batek badio ere
bere musua garbitu.
LUZI: Lotsagabe on iutikan!
ARIZTI:
Eztei-astean baileratarrok
oso etzaitezten larritu,
eiztariakin bear dezute
ezaupidea berritu.
(Oni ere txalo eiztari askok. Arizti edanez eseri bite, Erkidi zutitu).
ERKIDI:
Eiza-baltzu au Urlo jaun onek
sortu zuen bezain sarri,
emazte-eizan asia zala
esan ginion alkarri.
(Urlok parre, beste batzuek ere bai).
Eiztari onak izan bear du
begia zur, zoli ta argi;
ala du (i) Urlok, Txomeka ederra
here alde danean jarri.
(Txalo andiak eiztariak, bai Urlok eta Luzik ere. Ereskudu onen bitartean, agertokiko entzuleak geroago ta entzungurago ager bitez. Erkidik pipa piztu beza).
ARIZTI:
Alaba baino (i) Urlotarrago
ez ote da zinez Luzi?
LUZI: Isilik!
ARIZTI:
Eiztari begia dek nik ere ta
orla beti det ikusi.
LUZI: Zirzil, ago-andi!
ARIZTI:
Senargai on bat, txiro dalako,
neskatxa gabe zurtz utzi,
andre Luziren barkamenakin
iruditzen zait itsusi.
(Oro daude Luziri tinko-tinko begira. Luzi sukaldera doa ta berealaxe irtetzen da larrinera, buruan, askatxo batean, aldagarri batzuek dituela).
(Erkidik zutitueran txu andi bat egotziko du bere ondoan).
ERKIDI:
Untzagan orok Urlo jaun oni
egin diogu abegi,
geroztik ere ala izango du
ezpada berekoiegi;
emen bizia (i) artetsua da
ta eztitu bear lau begi;
mamintzar oiek urtu nai baitu
maiztxo bebil egiz egi.
(Orok txalo ta parre andiak. Batek, kapela gora-goraka jaurtikiz, «gora Erkidi» dio. Orok: «gora». Urlok bete bezaio edontzia Erkidiri, onek zurrutada batean guztia barnera).
ARIZTI:
Bazan baileran eiztari bikain
Axeri gaitzizendun bat,
aberatsari izu andiaz
barnean zegiona zart.
Norbaitek eper iltzen puzturik
salatuz eizalapurtzat,
Anton gaixoa eraman zuten
Gainzabalko baitegirat.
(Agerkideak Luziri begira daudela, Luzi errekaldera doa ttintik egin gabe. Oka urruti sagasti-ondoan ager bedi. Erkidik urrengo aapaldi onetan, iru edo lau aldiz ta baretxe, beatz erakuslea batetik bestera berabil).
ERKIDI:
Betor len bai len Urlo Untzagara
ta emen zoriondu bedi;
ontarako sarbide onena
au da, jauna, ta entzun neri:
eztei-astean ilaraz bitza
ogei aari ta sei idi;
dena jango da, dena iretsi,
naizen bezela Erkidi.
(Txalo ta parre andiak. Okaren oiua entzueran isil bitez).
OKA: Entzun neri, gizonak. Zuek jolasean ari zeratela eizatu dizut nik.
TALDEA: Zer?
OKA: Baltzukide ororen lotsagarri dan txarteltzar bat. Orra txarteltzar ori.
TALDEA: Zer ziok or?
OKA: Zaudete adi, lagunak. Ageri bat da, ebazlari jaunari.
(Txartela irakurtzen. Guztiak arreta andiz adi).
«Gainzabalko eiztari guztien izenean, Anton Oianbide, gaitzizenez Axeri, gure uriko ebazlari jaunak bidegabe salatutzat beuka», ageri au irakurreran.
ARIZTI: Zeinek beeizendua da?
OKA: Urlok. (Guztien arritaldia).
TALDEA: Urlok!!
URLO: (Zutik). Bai, errukiz, ama-semeen errukiz egin det.
OKA: Sapailoan nagoela, agertu zaio bere pertxeta ori.
URLO: Oka: neri nai dekana; arri paketan uztea obe izango dek.
OKA: Eiztari agurgarriak aipatu al dizute Urlok txartel au?
TALDEA: Neri ez — neri ez — neri ez —
neri ez — neri ez — neri ez.
Iñori ere ez.
OKA: Zer asperkunde bear degu?
ARIZTI: Burn izatetik gabetu dezagun.
TALDEA: Ori ezta bidezkoa.
OKA: Neke-lagunak: ogei ta amarrentzat bat gutizko da. Beste ogei ta amar bear ditugu.
TALDEA 1: Nun dira ogei ta amarrok, beretaz gu aspertzeko?
TALDEA 2: Nun dira, nun dira?
OKA: Geronek gera. Gabetu gaitezten geronek.
ARIZTI: Itz egik argiro.
OKA: Eiztari-baltzu au oraintxe ken dezagun.
ARIZTI: Zergatik kendu?
AZKAIN: Zertarako degu?
TALDEA: Kendu — Ez kendu — Kendu — Ez kendu — Kendu — Ez kendu. — Bai, kendu — Ez kendu — Bai — Ez — Bai — Ez — Bai — Ez. (Okak eizadarrari ots).
OKA: Jarri lerroan. (Obo-erdika jarri bitza Okak eizakide guztiak. Urlo, ezeri jaramon gabe, gogamentsu eserita bego). I lagun zarra, ba al abil? (Urlo isilik eta aditzaka). Ezezkoak beude burutsik. Baiezkoak gaildurra buruan beukate. Bai ala ez. (Oka ta beste ogei burutsik. Okak burustuak zeinbatu bitza). Bat, bi, iru, lau, host, sei, zazpi, zortzi, bederatzi, amar, amaika, amabi, amairu, amalau, amabost... emeretzi... ogeita bat. Azkain.
AZKAIN: Zer nai dek?
OKA: Il da gure Baltzua. Eretxizak puska omentsuak. Txori ta abere sar ditzagun gurdi batean.
(Arizti ta beste zazpi lagun, sukaldean sar-irtentxo bat eginez, Gainzabal aldera asarrez doaz. Okak eta beste eiztari batzuek sapailopean ezarri bezate atari-zokoko gurdia).
AZKAIN: (Sapailotik). Oka.
OKA: Zer?
AZKAIN: Norena dek txori au? (Argioilarra).
OKA: Nerea dek ori, mutil.
AZKAIN: Norenak dituk bi eper auek?
TALDEA: Guztionak.
(Azkainek sapailotik gurdi-gaineko lagunari basurde ta basauntz-buruak, iskilo antxumatuak, eizadarrak eta beste puska Baltzuarenak bemaiozka. Urloren izantz bizartsua Okari bemaio Azkainek, Okak Urlori. Urlo, isilik eta gogamentsu, ukalondoa mai-gainean duela bere izantzari begira luzaro bego. Iragartola erexkeran, Okak urrutitxotik gogo beroz oles egin bezaio).
OKA: Orra nere asmo andia, kopeta onen barneko arnari gozo, ezurrik gabea. Ilko bide dira eiztari auek, Urlori asmo au il zaion bezela. Ordea i ilezina aiz erorrezaz, nere etxeko sapailoan zabal-zabal izango aiz, egatzetako katu astitsuak izutzen. Atorkit beso auetara, maite eder ori.
(Okak, antxintxika gurdi-ondora joanik, iragartola besarkatu beza. Arizti ta bere lagunak, Anton erdian dutela, sagasti ondoan ageri dira ta betaz agertokira alderatu bitez. Urlo etxe-barnera doa).
ERKIDI: Or dator Anton.
ARIZTI: (Antoni). Nork egin du txartel aura? (Txomeka beste guztien atzetik agertokiratu bite ta, inori itz bat esan gabe, okuilutik sar bite etxean).
ANTON: Zergatik uste dezu Axeri diraustela? Axerikeriak ditudalako ez ote da?
ARIZTI: Zerren bidali dek neskatxa?
(Sagastiko arresi-gainean lau mutil ageri dira. Anton eiztari-artean ikusirik, izu gorrian goialdeko etxetara begira «Ona» diote «Anton dakarre iltzera»).
ANTON: Txolarterako ar txintariak bezelaxe, gizona atzemateko eme negartiak beude.
MUTIL BATZUEK: (Sagastiko arresian). Ona: Anton dakarte iltzera.
ARIZTI: Txornekak irri Urlori! Nola?
(Iragartola bizkarretik esegi beza Okak. Azkainek eta beste norbaitzuek gurdi zamatua zoko batera beramate. Beste eiztariak etorriberriai adi egongo dira).
ANTON: Urlori diokedana badantzuzu ongi, ulerterraza dezu neskatxaren ziri ori.
(Mutilen garrasiak entzueran, emakume-mordoska andi bat, gizon bat edo bestekin, sagastiko inkilan beera agertokian sar bite).
EMAKUMEAK: (Antoni begira). Iltzera ta parrez! Anton! (Antonek irrintzi). Anton! (Sagasti aldetik giza-irristzi luzea).
EMAKUME BATEK: (Antoni). Auzo pozkorra, ongi etorri bazterrok pristitzarrez oso garbitzera. Itzalpean intzalarik norbaitek atzeman dik emen ire maitea.
ANTON: Itzalpetik dator goizargia: nere maitea itzalzale ezta.
EMAKUME-TALDEA: Auzo pozkorra, ongi etorri bazterrok pristitzarrez oso garbitzera.
OKA: (Antoni). Baltzu zanaren izenean, it duenari gozaro agur.
ANTON: Eizakia zer dan eztakienak ;nola eizabaltzu hat Bran lezake?
EMAKUME TA GIZA TALDEA 1: Auzo pozkorra, ongi etorri, bazterrok pristitzarrez oso garbitzera. Anton eiztari bikaina, ago gurekin emen betiko, bailera goibeldu eztakigun, beinola bezela bizia alai igarotzeko.
EMAKUME TA GIZA TALDEA 2: Aztu ditzagun aserikeriak, edats zak orain ire bizikera. Urlok atzeman dik ire emaztegaia, bainan poztu adi, eztaietako janedan Untzagako baileran orainarte bein ere ikusigabeaz.
(Urlo berriz agertokian).
EMAKUME TA GIZA TALDEA 1: Urlo: emen da zure adiskide andi Anton.
EMAKUME TA GIZA TALDEA 2: Urlo: emen dek ire naikide goitu Anton.
(Anton Urlorengana txapela erantzita. Urlok burua estalarazten dio).
ANTON: Uztaroan txoarreak gariz baino eizakiz aurten beteago egingo zaitut, Urlo: zinez.
URLO: Anton, geitxo ez al dek?
ANTON: Baldin basapristiak oro Gainzabaldarrok il ezpadituzute.
TALDEA: Adarra jotzera ator?
ANTON: Gaur berean berri aundi bat urian zabal da.
OKA: Zer diote urian? (Anton edasten ezta azartzen). Esaik, mutil.
ANTON: Zu aurretik lasterka zenbilzela, turuta jo ta jo, Urlo ta onen antzeko gizen-gizenak asnaska ta ubel zijoazten; zakurrak zaunkaz lertzen, aberea gora ta gora beti. Iruskin erraza egiten zan, bainan...
TALDEA: Zer?
ANTON: Basurdea ez izagutzeko, zakur auek eztirala eizorak, jostorak dirala, jostorak. Zuek, oilar-gaildurdun gizon apainok (Eiztari guztiak urduri) orobat zeratela: eiza-jostagailuak.
TALDEA: Eman orri otsak, eman, jo.
(Guztiak, Urlok eta Oka ezik, gaizki ar bezate Anton. Biok galeraziko dute jotzea).
ANTON: (Burua makur duela, apal-apalik). Bide al zait mintzatzea?
OKA: Bide zaik, bainan poliki.
ANTON: Urlo jauna: beartsua nintzan, eskertsua naiz. Ilebete barru Txomeka ta nerau ezkontzean (Guztiak arriturik) zerori izan zaitez aitabitxi.
URLO: Ta bera?
ANTON: Lotsarren or da.
(Eiztari, baserritar, gizon ta emakume, parre-algaraz ari dira. Urlo etxean sar bite atzealdetik. Emakumeak oiuka ari diran artean, gizonak parre; eta gero bestera: emakumeak parre ta gizonak oiu).
EMAKUMEAK: Txomekari omen, urruza bezela saldu eztalako.
GIZONAK: Txomekari omen, odeiak bezela lokabe dalako.
OROK: Betiko omen andi.
OKA: Bizar bila joan ote zaigu Urlo?
EMAKUME TALDEA: Anton: eizaki gozoz elikatzekoa ire aterbean izango dek. Zein da inun, onela bizitzeko, ire emaztegai kirmen Txomeka bezin duinik? Senarrik onena ik izan bearko dek.
EIZTARIAK: Anton: eguzkia espaz zetorrek, biotzak ik beroagotzen ditukalako. Urlo bat garaitzea garaitze aundia dek. Gainzabalek i gaur arriturik akus.
EMAKUME TALDEA: Ekarguk gere aldera laister, besarka dezagun, Anton, ire maitea; bera gure eredu izan dakigun.
OKA: (Okuilu aldetik itzuliz). Orain doakigu Urlo. (Urlo, zakurra ugaletik duela, Gainzabal aldera joaten asita, intxaurpera betor ta mutiko bati bere izantza arreraziz, berarekin urialdera bijoa).
EMAKUME TALDEA: Txomekari omen, argia bezela kirmena dalako.
EIZTARIAK: Txomekari omen, orzandre bailitzan jaureskai dalako.
OROK: Betiko omen andi.
(Isilaldi baten urren, bi aldiz —orkestak darakuskinetan— parre arina entzun bite. Okak xxxxx eginez isileraz bitza. Urlo, Turco ta mutikoa urirontz astiro doazan artean, agerkide guztiak isil-isilik berai begira beude. Luzi errekaldetik ageri da, aldagarridun aska buruan duela. Anton agertokian ikuseran arritu bite).
LUZI: Anton emen?
OKA: Ta Urlo an.
LUZI: A!
OKA: Betiko doakin aura.
(Luzi, zama zoruan utzita, antxintilka Urloren ondorik bijoa).
LUZI: Urlo, Urlo, nora jauna? Urlo zer egin dizute lagunok? Zatozkit iztxo bat entzutera; zatozkit Jaungoikoarren. Urlo zerk orla zaramazki guregandik, jauna? (Belaunikatu bedi Luzi. Berealaxe berriz ageri da Urlo).
URLO: Txomekak utzi nau.
LUZI: Nork esan du ori?
URLO: Antonek.
LUZI: Berak ez, agian.
URLO: Bainan, Luzi, neskatxaren ordez.
LUZI: Besterik ez al da gertatu, jauna? Goazen berarengana. (Tikitaka urreratu bitez Luzi, Urlo, Turco ta mutikoa). Erkidi: dei Txomekari. (Erkidi etxe barnera). Nere alabak biotz ona du eta eztu inorentzat eskertxarrik.
URLO: Onegia duelako, bildur naiz.
(Txomeka Erkidirekin agertokian).
TXOMEKA: Erkidi, nun da nere ama?
LUZI: Emen naiz, alaba maitea. Eguzki gartsua or dan bezela, esain egia. Maite den ala ez Urlo?
TXOMEKA: Bai, maite-maite det...
LUZI: (Antoni). Zer diok ik, gezurti orrek?
TXOMEKA: ... Aita bat bezela.
LUZI: Zer?
TXOMEKA: Senartzat ordea Anton...
LUZI: Ah! (Amurruz garrasika).
TXOMEKA: ... nai det, ama.
(Luzik iladatsetik alabari oratu nai dio, eiztariak galerazten diela).
LUZI: Lapur baten emaztea izan nai den?
TXOMEKA ta ANTON: Nor da lapurra, nor?
LUZI: I, i, Axeri, eizalapur andiena.
URLO: (Benaz). Zertxobait esan nai nizukete, jaunak, orori, Untzagan pakea garai izan dadin. (Luzi barnera doa, geiaio ez agertzeko). Gogamen bat ernerazi dit len izantz auxe zoruan ikusteak. (Agerkideak arreta andiz dauzka Urlok adi). «Maiburutik irudian kendu auten bezela, izatez etzak, Urlo, galdu etseko maiburua». Maitetasun gabeko emazte bat izan banu, zorionak iges egingo zuen urruti nigandik.
OKA: Urlok neskatxa eder au ezeztatuko duela uste det.
TALDEA: Jajajajaja. Adi, entzun dezagun.
URLO: Adi egon zaizkit lipartxo batean. Arrenkura nintzan, Txomeka, nereganako inolazko txera-gabea intzala. Eskerrak beraz. Nik ere, alaba bezela, biotz-biotzetik laztan izango aut. Antonekin izan ongi ta oroikarri gorde nere izantz au.
(Urlok bere izantza Txomekari bemaio. Txomeka ta Anton ezker-eskubi dituela, urirontz doa Urlo. Mutiko batek darama zakurra ugaletik).
TALDEA: Hurra! Hurra! Hurra!
EMAKUMEAK: Urlo (Untzagako oiarzun ozenak maiz darantzuten elea): eperrak kurruka, galeperrak pospolin ta zurrumurru latsurak ari diraden artean...
GIZONAK: Hurra!
EMAKUMEAK: ... eztu zure izen ona euskaldunek aztuko.
GIZONAK: Urlo.
EMAKUMEAK: Agur.
GIZONAK: Gainzabalko eiztari guztien aitalen eta dedua.
EMAKUMEAK: Agur.
GIZONAK: Itsasura aparrez, ataizea txistuka ta sua osti-barnera nairik dabilzen artean...
EMAKUMEAK: Hurra!
GIZONAK: ... eztik ire izen ona euskaldunek aztuko.
EMAKUMEAK: Urlo: eresia izan bite biotz andi orren emazte. (Noizean bein Antonek ezpainetara berama Urloren izantza).
GIZONAK: Hurra!
EMAKUMEAK: Egunak gau-bila, negua bero-eske ta ostotsak odei-kolkoan bizi diraden artean, eztu zure izen ona euskaldunek aztuko. Agur, agur.
GIZONAK: Egunak gau-bila, negua bero-eske ta ostotsak odei-kolkoan... eztik ire izen ona inork aztuko. Agur, agur.
(Urlok, aienatu baino lentsoago, kapela eskuan duela, azken-agurra egin bezaie agerkideai).
ATZENA